XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koperniko-rentzat adabaketak eta bortxaketak zirenak, moldaketen eta hedapenen prozesu naturala ziren bestearentzat, aurreko garai batetan erabili den prozesuaren antzekoa, bi esferatako unibertso barruan, eguzkiaren mugimenduaz, hasieran Lurrarentzat eta izarrentzat pentsatuta.

Koperniko-ren aintzindariek, sistema baliozkoa ez zela izango eta, azken finean ez zuten zalantza handirik izan (...).

Bi esferatako unibertsoak, astronomiaren alorrean barruan eta kanpoan daudekeen ardurak soluzionatzeko, gidari polit bat sortu zuen, J.C.I, IV mende bukaeran, aipaturiko sistema onartua izan zen; planetaren ardura eta betebeharrak soluzionatzeko bakarrik ez, lurraren galdekizunaz erantzuteko ere baizik, hostoen erorketaren eta gezi baten hegalaldiaren arazoak argitzeko, adibidez, eta animaren ardurak ere soluzionatzeko, esate baterako gizonaren eta jainkotasunaren artean dauden erlazioak.

Bi esferatako unibertsoak eta bereziki mundu erdian jartzen den lur baten kontzeptzioak, garai hartan ikerketa astronomiaren zalantzarik gabeko oinarria ziruditen.

Zergatik gertatzen zen hau?: batez ere astronomoak ezin zezakeelako unibertsoaren harmonia deusezta fisika eta erlijioa deuseztatu gabe.

Astronomoaren oinarrizko kontzeptzio batzuek, pentsamendu egitura handiagoren elementuak bihurtu izan ziren, eta astronomiarena ez ziren elementuak garrantzia bera eta are handiagoa ukan dezakete astronomoarekiko, astronomiaren irudimenari oztopo nabariak jarriz, hain zuzen ere.